Badator Darabilbo

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2022ko mar. 6a, 10:00

Jarduerak, martiaren 10ean hasi eta martiaren 31n amaituko dira.

Ekimen horreen artean, badira 6 jarduera 4 eta 12 urte bitarteko umeak dituen familientzat. Programa horreetako ekimenetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefonoan. Nahi dauenak telefono zenbaki horretan bertan aurkeztu leikez ideak.

Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da. Aisialdian euskerea sustatzeko helburua dau, euskerea ikasten dabizenentzat edo euskera mailea hobetu eta euskeraz bizi nahi dabenentzat.
Darabilbo programa martian bueltauko da, beste 14 proposamen berri eta doako ekarriz euskarazko aisialdirako. Euskerea hobetu nahi dabenentzat edo beste barik euskeraz dibertidu nahi dabenentzat da.

Datorren hilean hasiko dira jarduerak, martiaren 10ean, eguenean eta martiaren 31n amaituko dira eta, besteak beste, erropak egiteko tailerrak, zeramikakoak, gastronomikoak, museoak ikusten joatea edo literatur berbaldiak eskaintzen dira.

Eskaintza horretan, gainera, bada jarduera bat 4 eta 12 urte bitarteko edade txikikoak dituen familientzat: Koloretako Ziaboga jarduerea martiaren 23tik 30era egingo da, Bidarte Udaltegian eta Karmelo plazan eta hiru saio eskainiko ditu egunean: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00retan.

Eskaintza osoa eta informazino gehiago hemen.  

Darabilbo 2013an hasi zan eta ordutik askotariko jarduerak sartu dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilebete guztietan (garagarrilean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Euskerazko dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).