Bagilaren 9tik 11ra, XIII. Clown Zorrotza Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2022ko eka. 5a, 17:00

Sei ikuskizun aurreikusi ditue.

Bilboko Udalak atonduta, Zorrotzako Azoka Parkean eta Udal Liburutegian izango dira Frantzia, Norvegia, Galizia eta Euskadiko konpainien ikuskizunak, doban.

Clown Zorrotza Zorrotzako Udal Liburutegian inaugurauko da eguenean, hilaren 9an, 18:00etan, Lur Usubiagaren ikuskizunagaz ipuinak eta globoflexia buztartzen dituanagaz. Ondoren, Cirque Hirsute frantziarren txandea izango da, Les butors proposamenagaz; ikuskizun birtuosoa, akrobatikoa eta burleskoa. Hegaldi altuko maitasun-desfilea, 7 metroko altueran, eskailera birakari handi bat, haize-errotetan eta heriotzearen erruberetan inspirautako deabruzko zaldiko-maldiko bat (19:30ean, Azoka Parkean).

Barikuan, hilaren 10ean, 18:30ean, Azoka Parkean, Vela Circo konpainia galiziarraren txandea izango da A Corda, Ana Cuervas Lópezek eta Santiago Montero Fernándezek sortutako zirku konpainia. Konpainia diaspora galiziar-argentinarra iraultzaile hau biek osotzen dabe eta 2020an sortu eben La Cuerda eta El último que apague la luz ikuskizunak sortzeko. Gure sasoiko absurduaren, kaosaren eta poesiaren zirkua.

Arratsaldeko 19:30ean Malas Compañías euskal konpainiak Zirkus aurkeztuko dau, Compañía Club Deportivo Amateur-ren historia dakarrena. Aurten, Malas Compañías konpainiak 15 urte bete ditu zirkua, kaleko antzerkia eta clown-a egiten. Poetikaz beteriko lanak, kalidadea eta originaltasuna ditu ezaugarri.

Zapatuan, hilaren 11n, Clown Zorrotza proposamen bikotxagaz amaituko da, Azoka Parkean: 18:30ean hasiko dan Zirco Txosko euskaldunen Oh – Pera. Antzezlan horrek antzerkia, umorea eta zirkua nahasten ditu eta errealismoa zirkuko tekniketan nabarmentzen da, arrisku erabat errealagaz, orekea, akrobazia eta aireko teknikei jagokenez, modu sortzaile bakar eta inoiz ikusi bakoan.

19:30ean hasiko da, Dulce hogar sobre ruedas, Paolo Martini katalanaren eta Adrian Schvarstein norvegiarraren obrea, zentzunik bako Komedia, lepokoan perlak lako pailazokeriak sortzen dituana. Pál Kalman (Karzat Teatro) zuzendari hungariarraren idea bat oinarri hartuta sortu zan Sweet Home on Wheels ikuskizun absurdo eta komikoa.