XV. BBK Live Jaialdiak 75 herrialdetatik etorritako 115.000 lagun erakarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2022ko uzt. 12a, 08:00
The Killers, Kobetamendin

Azken urteotako erosoena eta jasangarriena izan da 2022ko jaialdia.

Bilbao BBK Live 2019ko datuak txiki geratu eta atontzaileen jarrerea eta balorazinoa sano positiboa da. Jaialdiko hiru egunetan, 116 izan dira aurten jo dabenak, besteak beste, LCD Soundsystem, Moderat, Stromae, Phoebe Bridgers, Zahara, Rigoberta Bandini, Nathy Peluso, The Killers and the Colombian taldeak eskainitako kontzertuak nabarmenduz.

Milazak lagun hurreratu dira, familiak, umeak, nerabeak, gazteak, helduak eta danantzako egon da zer ikusi eta zer ikasi" atontzaileek adierazo dabenez.

Musikaz gan, kanpina be bete-betean egon da 10.000 laguneko okupazinagaz eta 6.000 lagun inguru hurreratu dira Bilbao BBK Live Bereziak kontzertuetara, urira. Horra joan dan publikoaren nazinoarteko izakereari gero eta belaunaldien arteko izakereagaz bat egiten jako: Aurten edade tartea zabaldu da, gero eta familia gehiago etorten dira arratsaldean goizetik euren seme-alabakaz, gazteak edo nerabeak izan eta holan belaunaldi bi buztartzen dira jaialdian" nabarmendu dute.

Jaialdiaren XVI. edizinoa 2023ko garagarrilaren 6, 7 eta 8an izango da.