449.477 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak bagila eta abuztua bitartean

Erabiltzailearen aurpegia

Publiko gehien bertaratu zan eguna abuztuaren 18a izan zan, 8.800 bisitarigaz.

2022ko udea erantzun handikoa izan da Museoa edegi ebenetik, 449.477 bisitari hartu baititu guztira eta
horrek baietsi egiten dau bere susperraldia pandemiaren ondoren eta bere 15. urteurrena beteten dauen honetan. Abuztua izan da hilebete onena, 195.411 bisitarigaz, 6.297 eguneko batez beste. Kopuru horrek % 7,4a (13.406 bisitari) gainditzen dau, orain arte bere historian izandako abuzturik onenean, 2018an, 182.005 bisitari hartu zituanean.

Era berean, bagila eta garagarrila, 106.136 eta 147.930 bisitarigaz hurranez hurran, Museoaren historiaren bigarren onenak izan dira, 2018koei jagokezan horreen ondoren. Udan publiko gehien hartu dauen astea abuztuaren 8 eta 14 bitartekoa izan da, 50.434 bisitarigaz, baina publiko gehien bertaratu zan eguna abuztuaren 18a izan zan, 8.800 bisitarigaz.

Jatorri geografikoa kontuan hartuta, udako publikoaren % 65 Estadutik kanpokoa da (pandemiaren aurreko urteen antzera) eta nabarmentzekoa da bisitari frantsesen portzentajea, guztizkoaren % 18 eta ondoren Alemania (% 7), Holanda (% 7), Britainia Handia (% 6) eta Italiakoena (% 5).

Bestetik, udako bisitarien guztizkoaren % 10 Euskadikoak ziran eta horrek baietsi egiten dau Motion.
Autos, Art, Architecture erakusketearen arrakastearen inguruko publikoaren artean; Kataluniatik (% 5) eta
Madrildik (% 5) etorritakoek jarraituta.

Abuztuaren 31n metatutako kopuruari jagokonez, 776.752 bisitari, % 3 gitxiago da 2019ko aldi beragaz alderatuta, eta % 7 gitxiago 2018aren aldean, urtearen hasierako hilebeteetan publiko gitxiago izan dalako.

Motion

Uda honetan bisitarien aldetikerantzun bikaina izanaren arrazoi nagusietako bat, duda barik, Motion. Autos, Art, Architecture erakusketaz gozetako aukerea izan da. Iberdrola eta Volkswagen Group babesle dituan erakusketa honek automobilaren alderdi artistikoa aztertzen dau eta irailaren 18an amaitzen danez, bere arrakasta handia ikusita, orain aste batzuk Museoak bere ordutegia zabaltzea erabagi eban, erakusketea amaitzen dan egunera arte. Beraz, erakusketaz oraindino gozetako aukerea izan ez dauen edo esperientzia hori errepetidu nahi dauen publikoak ordutegi barri hau du bertaratzeko: 9:00etatik 20:00etara astelehen, martitzen, eguazten, eguen eta domeketan eta 9:00etatik 21:00etara barikuetan eta zapatuetan.