'Gabonenak' Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2022ko abe. 4a, 10:00

Abenduaren 9tik urtarrilaren 14ra, 33 ekitaldi iragarri ditue.

Arte eszenikoek, zinemeak, musikeak, erakusketek eta aire zabaleko jarduerek bat egin dabe Euskalduna Bilbaok ahalik eta agendarik onena eskaintzeko.

Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Lorea Bilbaok eta Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak, Nerea Lupardok, Euskaldunaren Gabonetako programazinoa aurkeztu dabe: Gabonenak izango da eskaintzearen kategoria bakotxa kolorez eta ikuspegi ezberdinez sinbolizetan dauen kartelaren burua.

Lorea Bilbao Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak nabarmendu dauenez, aukera parebakoa da kulturea modalidade eta diziplinez gozetako, Euskalduna Bilbaoren programazinoa bereizten dauena aniztasuna da. Diputaduak azpimarratu dauenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren oinarrizko eginkizunetako bat kulturea indartzea da, batez be bertako talentua eta kultura hori konsumiduteko ohiturea sustatzeko lanean jarraitzea. Horretarako, Gabonenak! 2022 azpimarratu dau, izan be, helburu hori modu erakargarrian indartzen laguntzen dau, persona guztiek daben edadea edozein izanda be, kulturaz gozau deien, euren eguneroko bizitearen parte izan daiten.

Nerea Lupardo Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak aisia, kulturea, sormen artistiko eta errealidade guztien adierazpenen aterpetxe legez zehaztn ditu jauregia eta bere kanpoaldeak. Nabarmendu dauenez, Gabonak askotarikoak dira, afektuak, personak eta personen arteko loturak aina. Lupardok Gabonenak kartelean sentimendu eta emozino aniztasuna topetea proponiduten dau, Bilboko bitxi arkitektonikoetako baten karteldegia gainbegiratzea eskatu dau, Gabonak sasoi moderno eta korapilatsuotan, edozelan bizi dituzula be gozetako.

Programan, Esther Pizarroren arte irudikorra nabarmentzen da; Eric Surmenian-en eta Santi Ibarretxeren Primital kontzertuak; neguko solstizioari eskainitako jaia baso metalikoan; Elixabete Mendiberen dobako erakusketa bere Frida Kahloren erretratuakaz; Ukrainako Ballet Klasikoa abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an; Bilbao es Ballet Galea urtarrilaren 3an; umeentzako antzerkia euskeraz, Jon Beldurgabea lanagaz; Jon Plazaola Auditoriumeko eszenatokian, Irabazi euskerazko komediagaz; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain euskal labeleko interpretazino nabarmenean, Zoaz Pake Santuan komedia; Munduari itzulia 80 egunetan txikientzat pentsautakoa eta erabateko bokazino inklusiboa dauen antzezlan inmersiboa, aniztasun funtzionalari estaldurea emoten deutson QR kode bati esker; magia eta ilusionismoa euskeraz Tor Magoa eta bere Bitxikerien Mundua; Go!azen-en bederatzigarren denporaldiko kontzertua; Borja Nisoren pianoa, Fito & Fitipaldis...

Euskalduna Bilbaok herritarrei urtebete hobea opa deutse. Eszenatoki egokia prest daukagu jauregian zein aire librean: Baso metalikoa eta kanpoko lakua -Basoa eta Lakua-; jauregiaren barruan Auditoriuma, Urban hall eta 0B aretoa.

Programazino guztia Euskalduna Bilbaoren webgunean dago. 47.000 sarrera inguru dira eta dagoeneko salgai dagoz www.euskalduna.eus helbidean, Bilboko Euskaldunako txarteldegian eta Kutxabankeko kutxazainetan. Prezioak kudeaketa gastuak tarteko dirala agertzen dira beti.