Jon Urutxurtu: 'Eleuterioren jarrerea beti izan da adiskidetasuna eta ez errepresiboa'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2023ko urt. 9a, 07:55

Ondarea jagon eta zabaltzeko ardureari eutsiz, non eta zertan ez dabil Urutxurtu zeanuriztarra: Zeanuriko Ermiten Mendi Martxak, Zeanuriko Erroten Ibilaldia, Piedadeko artearen neurketea, Argiaren Jaia, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia, Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea, San Justoko karobia barriro ketan ipinteko eguna, Arratiatik Urkiolarako errogatibea, Elexartza baserritik Arrabako landara eta beste batzuetan be ibili da eta badabil Jon Urutxurtu.

Liburuak be idatzi eta erakusketak be atondu ditu eta Gorbeialdearen Garapenaren aldeko Ipizki Taldean be makinatxu bat ekarpen egin ditu eta oraintsu Eleuterio Goikoetxea eta Eleuterioren txabola (Gorbeia). 1922-2022 idatzi dau, ikerketa-lana. Liburua erosi edo konsultau gura dauenak Zeanuriko Loli Leire dendan topauko dau, baita BFA/argitalpenak txatalean hemen.  Ganerakoan, Bilbon, Foru Liburutegiaren sarreran be badago eta liburudendatan be laster erosi ahal izango da.

Horrezaz gan, Bilbotik Durango eta Arratiarako tranbia elektrikoa. 50 urte Arratiako tranbia barik agortuta dagoanez, berrargitalpena plazaratzekotan be badabizala.

Osorik irakurri