Urtarrilaren 15ean zabalduko da XL. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan parte hartzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2023ko urt. 14a, 12:00

Lanak aurkezteko azken eguna martiak 30 izango da.

Parte-hartzaileek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko akzesit bi eskuratu ahal izango ditue lehiaketearen modalidade bietan, euskeraz eta gaztelaniaz. Edozein nazionalidade edo bizilekutako egileek parte hartu ahal izango dabe lehiaketan, 18 urtetik gorakoek.

Ipuin originalak eta argitaratu bakoak aurkezteko azken eguna martiaren 30a da, eguena; lehiaketearen oinarri guztiak www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan konsultau daitekez.

Helburuak bi dira: Batetik, literatur sorkuntzea sustatzea eta, bestetik, euskerazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazoten laguntzea.

Lehiaketa hau 18 urtetik gorako edozein nazionalidadeko idazleentzat da baina lanak jatorriz Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietako edozeinetan idatzita egon beharko dira, ez baita itzulpenik onartuko.

Aurkezten diran ipuinak gai librekoak izan daitekez, gehienezko luzerea hamabost orrialdekoa izango da (Times New Roman edo antzeko letra-muetea erabilita eta neurria 12 izango da), 1,5 espazioa itxiko da lerroen artean.

Aurrekoetan lez, modalidade bakoitzak bere epaimahaia izango dau, literaturearen arloko persona ospetsuek osotua.

Lehiaketa honen aurreko deialdian, sariak honako lan honeek jaso zituen: Inmaculada Mirallesen En los huesos ipuina eta Saioa Alcaizaren Zilborrestea ipuina, gaztelaniaz eta euskeraz, hurranez hurran.

Akzesitak, Raúl Héctor Lombardi Maugerirentzat izan ziran, La inundación de los bajos ipuinari esker; eta Juan Francisco Criadorentzat, Pelo rojo ipuinagaitik. Euskerazko modalidadearen kasuan, akzesitak Maite Arruti Arakistainentzat Zer kontatzen ari zara? lanagaitik; eta Aritz Mutiozabal Zabalarentzat Harria lanagaitik.