Hurrengo asteetan nortasun ez-normatiboen inguruko hiru ikuskizun eszeniko aurkeztuko ditu Bilboko La Fundición Aretoak, batez be, gizontasun eta emakumetasun ez-hegemoniko eta alternatiboak aldarrikatzeko asmoz. Hiru proposamenak estreinaldiak dira Euskadin.
Lehenik eta behin, urtarrilaren 21ean eta 22an, Los Informalls konpainia katalanaren Entrañas con patatas helduko da Deustuko aretora. Obrearen sortzaileak eta aktoreak diran Pere Joseph eta Luis Garciak euren arteko adiskidetasuna zintzotasunez aztertzen dabe, maitasuntzat jo leiteken loturea dabela onartuta. Persona guztiz libre bihurtzeko asmoz, euren nortasuna deseregiten dabe oholtzan.
Hilaren 28an eta 29an, ostera, Lucio A. Baglivo aktore, koreografo eta jantzariaren txandea izango da. Mientras tanto antzezlanean euren nortasuna zalantzan jarten daben gizonak dira ardatza, gizontasuna zer dan eta zelan ulertu behar dan galdetuta.
Azkenik, zezeilaren 11n eta 12an, emakumeei lotutako estereotipoak apurtzeko asmoz sortutako Taranto aleatorio obrea aurkeztuko dau La Fundición Aretoan La Chachi jantzariak. Lola Doloresegaz batera agertzen da oholtzan La Chachi, emakume libre eta poteredunak aldarrikatzen.
Saio guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrerak zazpi euroan salduko ditue hasieran, baina azkenak 14 euroan egongo dira, hortaz, bizkor ibiltea sarituko dabe. Erosi hemen.
Sasoi barrien ondorio da hiru ikuskizuneko zikloa, La Fundición Aretoko arduradunen arabera, gehiengoak leku publikoa lagatzen hasi dira askotarikotasunari eta besteari. Aldaketa horren bultzatzaile artea eta kulturea dirala dinoe.