Brebeta Euskeraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dogu Errektoradutzatik Euskal Herrira eta Orain Baxoa Euskeraz izan daitela eskatuko dogu bide osoan.
Apirilaren 18an ekingo deutsagu bideari Baionatik Bordelera eta lau etapa egin ondoren, helduko gara Baionara. Badakigu gatxa izango dala eta urte luzez burrukan ibiliko garela baina gure nahia litzateke Baxoa Euskeraz egiteko eskubidea Euskal Herrira itzultzea. Bide horretan guk geure partea egin nahi dogu eta gure bizikletakaz, mezu hori helarazo nahi deutsagu Parisi.
Azkenean lortu dogu Brebeta euskeraz izatea eta Baxoa be euskeraz izatea gura dogu eta, esangura horretan, apirilaren 22an arratsaldeko 17:00etan hasiko dan Azterketak Euskeraz goiburuko manifestazinora batzea eskatu deutsegu 7 probintzietako euskalzale guztiei.
Kontuak kontu, 6 urte burrukan ibili ondoren lortu da azkenean Brebeta Euskeraz izatea! Geuk be, aurten Brebeta pasau beharko dogu eta pozarren gagoz.
Bizi osoa euskeraz ikasi ondoren, ez dogu ulertzen zergaitik jarten deuskuezan horrenbeste zailtasun azterketak gure hizkuntzan egin ahal izateko. Euskerea da gure hizkuntzea, euskerea da gure eguneroko hizkuntzea eskolan, beraz euskeraz ikasitakoa euskeraz aztertua izatea eskatzen dog