Julen Gabiria itzultzaile galdakoztarrak egin ditu Joe Saccoren Palestine liburuaren euskerazko lanak. Astiberri argitaletxeak plazaratu dau lana eta itzulpen prozesuaren gorabeherak, burukomin eta momentu gozoak kontetako eskatu deutsagu. Gustora emon deuskuz eskatu deutsaguzan azalpenak.
Palestine, Joe Saccoren lehenengo kazetaritza-lan handia da eta azken urteotan argitaratutako obra politiko eta historikorik onenetakoa (American Book saria irabazi eban 1996. urtean). Nobela grafiko hau kazetaritza barriaren oinordeko zuzena da eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen oinarrizko lana, dokumentu etnografiko aparta, sasoi haretako kronika garratza eta denporan gehiegi luzatzen dagoan gatazka bati buruzko ikuspegi ezin personalagoa izateaz gan, liburu baliogarria eta esanguratsua Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen dauen eta garai haretan jokatzen eban rola ulertzeko.