Komunitatea

Bilbon euskerea ikasteko dirulaguntzak herritar guztientzat eskainiko ditue lehenengo aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2024ko ots. 15a, 16:43

700.000 euro dagoz erabilgarri.

Orain arte, udalak gurasoei, aisialdiko eta kiroleko begiraleei, eta deialdietan ezarritako mugatik beherako diru-sarrerak dituen familietako kideei eskaintzen jakezan laguntzak eta orain, barriz, erroldatuta egotea, gitxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia betetea eta erakunde publikoakaz zorrik ez izatea dira dirulaguntzea eskuratzeko bete beharreko betekizunak, harik eta poltsea bete arte.

Malgutze honen bidez, Bilboko Udalak euskereagaz dauen konpromisoa indartzen dau, ikaskuntzearen bidez, euskerearen erabilera eta normalizazinoa sustatuz, euskerea bilbotarren eguneroko bizitzan komunikazino-hizkuntza lez transmitiduten laguntzeko.

2024an, baldintzak beteten dituen bilbotar guztiek dirulaguntza bat izango dabe edozein euskaltegi homologatutan matrikuletakoo (Bilbon egon edo ez egon). Poltsako 700.000 euroak eskaerea egiten daben persona guztien artean banatuko dira, betibe bakotxaren gehiengoa estaltzen saiatuz.

Aurreko ikasturtean, 700.000 euroko aurrekontuagaz, 284 personak jaso eben dirulaguntza ekonomiko hau; gehienak gurasoak izan ziran baina aurtengo edizinoan espero da onuradunak askoz gehiago izatea, ikastaro homologaturen batean matrikuletan diran bilbotar guztiakana zabalduko baitira laguntzak.

Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren helburu estrategikoetako bat da euskerea ikasteko dirulaguntzea emotea.

Kontuak kontu, laguntzen deialdia apirilean argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Hurrengo egunetik aurrera 15 egunetako epea jarriko da eskaerak aurkezteko. Modu bitan aurkeztu ahalko dira:

  • online, www.bilbao.eus web-orriko Agenda atalean. Bertan, BakQ sistemea, onartutako ziurtagiri digital bat (DNI, Izenpe...) edo Bilboko Udalak emoten dauen gakoa erabili ahalko dira.
  • Erregistroaren bidez, San Agustineko bulegoan. Kasu honetan, aurretiazko hitzordua eskatu beharko da udal webgunean edo 94 4 010 010/010 telefonoan.