Euskerea ikasteko laguntzinoak eskatzeko epea bihar edegiko da (apirilak 30, martitzena), eta maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik. Halanda ze, dirulaguntzinoaren oinarriak gaur iragarri ditue Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Bilboko Udalak lehen aldiz edegi dau dirulaguntzino hori herritar guztiei, eta, horretarako, 700.000 euroko diru-poltsea aurreikusi dau.
Orain arte, gurasoek, aisialdiko eta kiroleko begiraleek eta deialdietan ezarritako muga gainditzen ez eben errentak zituzten familia-unidadeetako kideek baino ezin eben eskatu laguntzinoa. 2024tik aurrera, barriz, ondoko baldintzak betetzen dituenek eskatu ahalko dabe: Bilbon erroldatuta egotea, gitxienez azpimaila bat gainditu izana, bertaratzea % 60koa izatea eta erakunde publikoegaz zorrik ez izatea. Diru-poltsa agortu arte emongo da.
Beraz, baldintza horreek betetzen dituen bilbotar guztiek izango dabe aukerea euskaltegietan euskerazko ikastaroak egiteko. Diru-poltsako 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatuko dira, eskatzaile bakotxari ahalik eta laguntzino handiena emonda.
Informazino gehiago hemen.