Bilboko Udalak uriko kultura-jarduerea sustatzen jarraitzen dau, Aste Nagusiaren ondoren. Programazinoa, askotarikoa eta doban, 2023-2033 Bilboko Kulturearen Plan Estrategikoaren barruan dago.
Aste Nagusiari agur esan ondoren, Udalak zirku garaikidea, kaleko arte eszenikoak, musikea, arte plastiko eta bisualak, literaturea edo folklorea lako diziplinetara hurreratzeko aukera eskainiko dau; programazino anitza, edegia, plurala eta publiko guztientzat diseinauta.
Holan, hurrengo egunetan ondoko programak hasiko dira edo jarraituko dabe:
- Eszena Kalera.
- Expodistristo.
- Jantza Plazetan.
- Zirkualde.
- Plazarik Plaza.
Horrezaz gan, Bilbao Izan programeak Gure auzoak eszenan ekimenagaz jarraituko dau, uriko hainbat auzotara bisita gidatu antzeztuak eskainiz; irailean, barriz, San Adrian eta Begoña auzoetan be izango dira ekitaldiak. Bidebarieta Kulturgunearen literaturea, ezagutzea eta dibulgazino zientifikoa sustatzeko proposamenei be helduko jake.
Iraileko kultura programak
- Eszena Kalera. Irailaren 1etik 29ra.
- Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena da eta Bilboko auzoetan egingo da irailean zehar. Egitarauan, hainbat diziplinatako ikuskizunak sartzen ditu, esaterako zirkua, jantzea, clown, umeentzako berbenak edo kaleko antzerkia.
- Expodistristo. Irailaren 2tik aurrera.
- Aldi baterako erakusketen zikloak bertako artisten erakusketak eskaintzen jarraituko dau hainbat auzotako Udaltegietan. Aurten, hainbat diziplinatako proposamenak batzen ditu, esaterako argazkilaritzea, eskulturea, pinturea eta arte plastikoak. Erakusketa guztiak doban izango dira.
- Jantza Plazetan. Irailaren 8an eta 28an.
- Urte osoan zehar atontzen dan egitaraua abuztuko etenaldiaren ondoren bueltako da, irailaren 8an Zumarraga plazan Gaztedi Jantzari Taldearen eskutik erromeria bategaz eta 28an, barriz, Santiago Plazako ohiko erromeria, Salbatzaile Jantza Taldearen eskutik eta Ondalaneko erraldoien kalejirea.
- Zirkualde. Irailaren 18tik 21era.
- Zirkualdek 15. urteurrena beteko dau aurton eta Euskadin egiten dan zirkuko arte garaikideen jaialdi bakarra da. Zortzi konpainiaren publiko guztientzako ikuskizunak izango ditu. Agertoki nagusia Ametzola Parkea izango da. Horreezaz gan, Zirkualderen esparruan, Jantza Bertikalaren II. Topaketea egingo da.
- Plazarik Plaza. Irailaren 26an eta 28an.
- Beti Jai Alai Jantza Taldeagaz alkarlanean atonduta, helburua uribilduan euskal folklorea eta beste komunidade batzuetako folklorea sustatzea da. Basurtu auzoko kaleetan izango da.
Bidebarrieta Kulturgunea
Hilaren 11tik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneak be ohiko jarduereari ekingo deutso, Víctor del Arbolen El tiempo de las fieras liburuaren aurkezpenagaz.
Azken buruan, Bilboko Udalak autortzea egingo deutso Miguel de Unamunori, irailaren 30ean hain zuzen be.