Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna: Arte Eszenikoen ikuspegia eta jantza eta antzerkigintzearen aldeko aldarrikapena ardatz

2017 mar 27 None

Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna (World Theatre Day) 1961ean abian jarri eban, lehen aldiz, Antzerkiaren Nazinoarteko Institutuak.
Koldo Mitxelenaren omenezko eskulturearen inaugurazinoa izan da Errenterian

2017 mar 27 None

Euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako bat izan zan Mitxelena eta euskera batuaren oinarriak ezarri zituan.
Alicia Koplowitzen bildumea Bilboko Arte Eder Museora helduko da udan

2017 mar 27 Bilbo

Oraintsu arte publikoari erakutsi bako 90 pieza inguru ekarriko ditu Arte Eder Museoak. Garagarrileko bigarren hamabostaldian egingo da inaugurazinoa.
Busturialdeko taldeak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalean kantauko dau

2017 mar 24 None

Zallan jokatu da lehenengo finalaurrekoa eta Busturialdekoek Enkarterri/Ezkerraldeak baino puntu gehiago eskuratu ditue. Beraz, martiaren 31n Bilbon egongo dira.
Euskerea ikastea doban izateko eskatu dau Kontseiluak

2017 mar 24 None

Euskeraz ikasi nahi dabenek ahalegin ekonomiko handiegia egin behar dabela uste dau Kontseiluak. Kanpainea martxan ipiniko dau, dobako eta persona guztientzako euskalduntzea eskatzeko.
Abian da Booktuberboom, euskerazko booktuberren lehiaketea

2017 mar 24 None

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteentzako sariketea da, EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri alkarteak antolatua. Euskerazko liburuen inguruko booktubeak sortu beharko ditue parte-hartzaileek.
Hirugarren nobelea plazaratu dau Juanjo Olasagarrek, 'Poz aldrebesa'

2017 mar 24 None

19 urtez bikote izan diran gizon biren inguruko liburua da Poz Aldrebesa (Susa). Juanjo Olasagarrek argitu dauenez, gaytasunetik egindako nobelea da, baina ez da nobela gay bat.
Getxon, Benta-ko prozesuan parte hartu daben herritarrek balio anitzeko gunea, belaunaldien artekoa proponidu dabe

2017 mar 24 None

Auzoaren identidadea irudikatzea eta ezagutea konpartidutea ahalbidetuko dauena.
Euskalmetek metereologiaren inguruko euskerazko bankua eguneratu dau

2017 mar 24 Bilbo

Eguraldiagaz lotutako 1.421 terminoren definizinoak egokitu dira, esangura zehatzagoa emoteko. Euskalmet agentziako metereologo bik egin dabe eguneraketea, UZEIk eskatuta.
Historia eta eleiz artea Bilboko Atxuri auzora eroango ditu BAS jaialdiak

2017 mar 23 Bilbo

Apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da Bilbo Arte Sakratua jaialdiaren 13. edizinoa, Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan. Antxinako musikea eta arte eszenikoak ardatz, bost ikuskizun egongo di…
Euskal Herrian berba egiten diran 99 hizkuntzaren lekukotasunak batu ditu Badiharduguk

2017 mar 23 None

101L izeneko proiektuaren emoitzea da. Webgunea eta dokumentala plazaratu ditu Badihardugu alkarteak, orain arteko lana erakusteko.