Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

The Riff Truckers eta Let's Jo! programearen bitartez hautatutako Bonzo eta Lehen Taldea Bilborock aretoan gaur

2017 mar 31 None

Bilboko Udalak musika talde barriei laguntzeko abiarazotako Let´s Jo! programan parte hartzen daben taldeetako kideak 15etik 35 urtera bitartekoak dira.
Hizkuntza ohituren inguruan berba egingo dabe adituek maiatzaren 11n eta 12an izango diren Udaltop topaketetan

2017 mar 31 None

Aurtengo izenburua: Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzearen armairutik? Zelan buztartu gizartearen aktibazinoa eta hizkuntza ohituren aldaketea.
Bilbo Uria Pop-rock lehiaketan izena emoteko epea, datorren astean zabalik

2017 mar 31 Bilbo

Apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitartean apuntau leitekez talde ez-profesionalak, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Lehiaketearen 29. edizinoa izango da aurtengoa.
Blogetan! lehiaketako sariak banatu ditue Azkue Fundazinoak eta Argiak

2017 mar 31 Bilbo

Etzi.pm, Iparraldeko neska, Game erauntsia eta Iparra izan dira irabazleak kategoria bakotxean. Euskerazko blogintzearen ganean Bilbon egindako jardunaldian emon ditue sariak.
Durangoko bonbardaketan parte hartu ben pilotuen eta dana plafinikau ebenen identifikazinoa dakar Gerediagak

2017 mar 31 None

Durangoko Udalak bonbardaketen erantzuleen kontra jarriko dauen auzi-jartea babesteko Gerediaga Alkarteari ikerketa historikoa agindu deutso.
Durangoko bonbardaketan parte hartu eben pilotuen eta dana plafinikau ebenen identifikazinoa dakar Gerediagak

2017 mar 31 None

Durangoko Udalak bonbardaketen erantzuleen kontra jarriko dauen auzi-jartea babesteko Gerediaga Alkarteari ikerketa historikoa agindu deutso.
Munduko Poesia Kaierak bildumako beste hiru ale aurkeztu ditue

2017 mar 30 None

Adrienne Rich, Alfonsina Storni eta Dylan Thomas idazleen antologia bana plazaratu dau Susa argitaletxeak, euskeraz.
Pierre Huygue-ren bideoa erakutsiko dau Bilboko Guggenheim Museoak

2017 mar 30 None

Garagarrilaren 16ra arte egongo da Film & Video aretoan (Titulurik gabea) Giza maskara izeneko ikus-entzunezko artelana.
Chucho Valdes, Bill Evans eta Dean Brown be Getxoko Jazzaldian izango dira

2017 mar 30 None

Getxoko Udalak aurreratu dauenez, aurtengo edizinoko egitaraua zarratuta dago. Maiatzean erosi ahal izango dira sarrerak eta jaialdia bagilaren 28an hasiko da.
Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak 2022ra arteko hitzarmen-marko barria sinatu dabe

2017 mar 30 None

Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak Baionan sinatu dabe bart euskerearen ezagutzea, erabilerea edota presentzia sustatzeko hitzarmena.
Zinema Euskaraz programeari esker, beste film bi euskeratuko dira

2017 mar 30 None

Igelen erresuma apirilaren 7an helduko da zinema-aretoetara eta Ardiak eta otsoak, maiatzaren 5ean. Umeentzako pelikulak dira biak.