Kontseiluak, Behatokiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak sortu dabe Baduzu. Salerosketak euskeraz egitea bultzatzea da asmoa, kontsumo ohituretan euskerea erespideetako bat izatea.
2017rako akordioari esker, Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia aztertzen segiduko dau. Gasteizko Udalak diruz lagunduko dau Akademia, urian hainbat jarduera antolatzeko.
Txillardegiren obrearen dibulgazinoari ekitea izango da egitasmoaren lehenengo pausua. Ikus-entzuenezkoak, liburuak eta webgunea plazaratuko ditu Jakinek.
Pablo Picassoren obra ezaguna behin eta barriro interpretetan dau Englishek, kritika soziala egiteko. Artista amerikarraren 25 artelan ekarri ditue Gernikara, urriaren 29ra arte.
Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez, Aste Santuan zabalduko dabe, Gaztelugatxeko bisitariei informazinoa emoteko. Opor sasoietan eta udan egongo da zabalik.
Era guztietako liburu elektronikoak argitaratzeko eta doban deskargetako webgunea da Booktegi.eus. Edonork plazaratu leike bere liburua, kalidade erespide batzuk bete ezkero.
Bilboko bildurrezko eta Fantasiazko Nazinoarteko Jaialdiaren, FANTen, 23. edizinoa maiatzaren 5etik 12ra izango da. Sean Brosnanen lehenengo film luzea eskainiko da bertan.