Hilero legez, zemendiaren 18ko saioan, arteak eta musika elektronikoak bat egingo dabe Bilboko Guggenheim Museoko atrioan, Art After Dark zikloari esker.
Argazkilaritza garaikideari eskainitako topaketearen aurtengo edizinoa positiboa izan dala dinoe antolatzaileek. Begira Photok jente asko erakarri dau eta eztabaidarako gune bihurtu da.
Grabaduaren inguruko FIG Bilbao jaialdiaren barruko erakusketea da Mari Dapena, lerro artean. Balmasedako artisteak diktadura garaian erakutsi eban konpromisoa agertu nahi da.
Begoñaren itzalpean (Elkar) ez da nobela historikoa, baina pertsonaia errealetan oinarrituta dago. Gerra Zibilaren osteko falangisten ikuspuntutik idatzi dau.
Laida Martinez Navarrok eta Xabier Olasok hasitako ipuinei amaierea idatzi beharko deutsie parte-hartzaileek. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako umeek parte hartu leikee.
Argizaiola saridunak ez eze, Durangoko Azokako guneak eta egitaraua aurkeztu ditue. Gerediagako Nerea Mujikak danentzako plan aproposak dagozala ziurtatu dau.
Euskadi-Basque Country International Cheese Festival dalakoan, mundu guztiko 3.061 gaztaik parte hartuko dabe. Munduko gaztaien txapelketea, topaketak, dastaketak eta abar antolatu dira.