Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Urtero 4,8 miloe persona hartzen ditu Azkuna Zentroak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 24 Bilbo

Azkuna Zentroa diziplina anitzeko gunea da, bere eskaintza ugariagatik eta urte osoan zehar programetan dituan jarduera kopuruagaitik nabarmentzen dana.
Pantxoa Carrerek 'Anaitasunean' diskoa plazaratu dau, bakarkako lehenengoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21

Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin dau Pantxoa Carrerek kantagintzan. Pantxoa eta Peio bikoteagaitik da ezagun, baina oraingoan bakarka atera dau Anaitasunean.
VII. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 4ra arte egongo da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21

Hautagaiak aurkezteko inprimakia deskargau eta euskara@getxo.eus posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.
Katixa Agirrek irabazi dau Augustin Zubikarai saria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21

Agirrek Amek ez dute idazten nobelearen proiektuari esker irabazi dau lehiaketea. Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak antolatzen dabe urtero Augustin Zubikarai saria.
Europako dinosaurorik handiena Bilbon da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21 Bilbo

Europako dinosaurorik handienaren eta AEBetatik datorren Camptosaurus baten eskeleto osoen jatorrizko neurriko erreplikak ikusgai dagoz Koloso Jurasikoak erakusketan.
Bilbao Mendi Film Festivaleko sail ofizialean 43 film lehiatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21

Abenduaren 9tik 18ra egingo da Mendi Film Festivalen zortzigarren edizinoa. Sail ofizialean parte hartzeko 150 film aurkeztu dira eta antolatzaileek 43 aukeratu ditue.
2016ko urriaren 26an, 150 urte beteko dira Evaristo Bustintza `Kirikiño´ Mañarian sortu zala

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21

I. Mundu Gerran Euskal Herriko egoera sozio-politikotik abiatuz, Kirikiñok, euskal kazetagintzan eta kazetaritzan izandako eraginaz eta bere barri-emoile izakeraz egingo dabe berba Xabier Altz…
2016ko urriaren 26an, 150 urte beteko dira Evaristo Bustintza 'Kirikiño' Mañarian sortu zala

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 21

I. Mundu Gerran Euskal Herriko egoera sozio-politikotik abiatuz, Kirikiñok, euskal kazetagintzan eta kazetaritzan izandako eraginaz eta bere barri-emoile izakeraz egingo dabe berba Xabier Altz…
'Ama lur' filmaren egile Fernando Larrukert hil da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 20

Zinema zuzendaria, editorea eta gidoigilea zan Fernando Larrukert (Irun, 1934). Nestor Basterretxeagaz batera, Ama Lur zuzendu eban 1968an.
Albert Oehlen alemaniarraren margolanak ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 20

Bigarren Mundu Gerrearen osteko belaunaldiko kidea da Oehlen. Askatasun artistikoa ardatz dala, Irudiaren atzean izeneko erakusketea atondu dau Petra Joos komisarioak.
Jon Sistiagak irabazi dau Euskal Kazetariak Saria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 20

Jon Sistiaga, María Josefa  Marzo, Hodeiren Bila Plataformea, kazetari turkoen kolektiboa eta Iker Merodio saritu ditue Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak.
Iruñeko Bertsoaroa urriaren 20tik zemendiaren 10era arte egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 urr 20

Bertsolaritza eta jazz ikuskizun baten estreinaldia, hiru bertso-saio, performance bat, berbaldi bat eta umeentzako jarduera bi dagoz programearen barruan.