Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

Euskal ikasketen inguruko biltzarra egingo dabe Budapesten

2016 ira 20

Irailaren 22an eta 23an egingo dabe topaketea eta Ferenc Ribáry izango da omendua, euskerazko gramatikea hungarieraz argitaratu eban 19. mendeko irakaslea.
Donostiako Zinemaldiak UPV/EHUko lau irakaslek zuzendutako pelikulak proiektauko ditu

2016 ira 20

Aukeratutako piezak Irrintziaren Oihartzunak, Pelota II, Beti bezperako koplak eta Hileta dira, danak Zinemira sailekoak.
'English on Tuesdays', ingelesa praktiketako programea hasiko da gaur Bilbon

2016 ira 20

Nahi daben herritar guztiek parte hartu ahal izango dabe, doban, jatorrizko ingeles hiztunek gidatutako saioetan. Bilborock aretoan batuko dira.
121 Krew taldeak bere ibilbide luzeari agur esango deutso disko bikotxa argitaratuz

2016 ira 20

Euskal Herriko rap mobimentuan 121 Krew, Barakaldoko musika taldearen ibilbidea aintzindaria izan da.
'Amerikanuak’ eta ‘Lotura materiala’ erakusketak aurkeztu ditue Bilbon

2016 ira 20 Bilbo

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek egindako artelanek osotzen ditue bi erakusketok.
'Mendiak', Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko dobako app barria martxan

2016 ira 20

Android plataformetan deskargetako moduan dago dagoeneko Mendiak, CodeSyntax enpreseak garatutako aplikazinoa. 1500 mendiren informazinoa dago.
Bertso eskolen arteko Bertsotruk desafioan, 27 taldek parte hartuko dabe

2016 ira 20 Bilbo

Bigarrenez antolatu dabe Bertsotruk, igazko edizinoak izandako arrakastea barriro lortzeko asmoz. Ikasturte guztian egongo dira saioak.
Khea Ziater Bilboko konpainiak emongo deutso hasierea Zornotza Aretoko programazino barriari

2016 ira 20 Bilbo

Zornotza Aretoko programazino barria datorren urriaren 6an hasiko da Khea Ziater Bilboko konpainiaren Malmo antzezlanagaz (gaztelaniaz).
Bertso eskolen arteko Bertsotruk desafioan, 27 taldek parte hartuko dabe aurten

2016 ira 19

Bigarrenez antolatu dabe Bertsotruk, igazko edizinoak izandako arrakastea barriro lortzeko asmoz. Ikasturte guztian egongo dira saioak.
'Etxetik kanpo: migrazinoak eta kultur ondarea', XVI. Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak aurkeztu ditue

2016 ira 19 Bilbo

Aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan lehenengoz mugak gainditzen dituen jarduerak antolatu dira, dobako 300 jarduera baino gehiago.
Amaya Suberviolaren ‘Montañas de papel’ pintureak irabazi dau Hotel Carltoneko VI. Arte Lehiaketea

2016 ira 19 Bilbo

Nagore Amenabarro eta Ainhoa Coloradoren Sin título eta Atardecer en el pantano artelanek bigarren eta hirugarren sariak irabazi ditue, hurranez hurran.
Urtzi Goiti: 'Transmisinoa da liburuaren helburua, ondarea galdu ez daiten'

2016 ira 19

Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara liburuaren egilea Koldo Zuazogaz batera.