Elizondon jokatu da Mariano Izeta sariketako zazpigarren edizinoko finala. Nafarroako lau bertsolari gazte izan dira oholtzan eta Illarregi izan da onena.
Barikuan eta zapatuan, hilak 25 eta 26, izango dira kontzertuak, Bilboko BBK Salan. Juan Ortiz, Blas Fernández eta Mikel Andueza egongo dira oholtzan, besteak beste.
1987an Hendaiatik Bartzelonara bizikletaz egin eban bidea fikzinora pasauta sortu dau Zubizarretak Erantzuna haizean dabil (Txalaparta). Manu Ortegak egin ditu ilustrazinoak.
The great alone film britainiarrak zabalduko dau jaialdia. Ganera, hainbat zinemagile eta mendizaleren topagune izango da 9. Bilbao Mendi Film Festival.
Hilero legez, zemendiaren 18ko saioan, arteak eta musika elektronikoak bat egingo dabe Bilboko Guggenheim Museoko atrioan, Art After Dark zikloari esker.
Argazkilaritza garaikideari eskainitako topaketearen aurtengo edizinoa positiboa izan dala dinoe antolatzaileek. Begira Photok jente asko erakarri dau eta eztabaidarako gune bihurtu da.