Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 24326 post
Jarraitu
Beldur Barik topaketea Urdulizen egingo da, zapatuan

2016 aza 24

Indarkeria matxistearen kontrako jarrerearen alde 12 eta 26 urte bitarteko gazteek egindako lana erakutsiko da jaialdi horretan. Ganera, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dira.
Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da, 51. urtez

2016 aza 23

Durangoko Azokea sortu zanetik, ez dau hutsik egin Euskaltzaindiak. Erlearen 10. zenbakia, hiztegi barria eta abar topau ahal izango dira Akademiaren erakusmahaian.
Jesus Mari Lazkano margolariaren ibilbide artistikoa liburu baten batu dabe

2016 aza 23

Donostia 2016ren eta Iberdrola enpresearen arteko lankidetzeari esker argitaratu da monografia hau. Lazkanoren ikonografia ez eze, haren gogoetak jaso dira liburuan.
Martxan da Euskerearen Ginkanearen 5. edizinoa

2016 aza 23 Bilbo

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazinoak antolatutako lehiaketan izena emoteko epea abenduaren 3an amaituko da. Aurtengo gaia: Hizkuntza praktika ekologikoak.
Getxoko Eskulangintza Azokeak 23 espezialidade eta 80 profesional batuko ditu astegoienean

2016 aza 23

Areetako Geltokia plazako karpan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azokea eta zapatuan 21:30ean zarratuko da; sarrerea, ohi danez, dobakoa izango da.
Kirmen Uribek nobela barria aurkeztu dau, 'Elkarrekin esnatzeko ordua'

2016 aza 22

Aurretik be liburuaren ganeko zertzelada batzuk ezagunak izan diran arren, gaur egin dau agerraldia Kirmen Uribek, Susa argitaletxeko ordezkariakaz batera.
Legeak nahikoak ete dira emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko?

2016 aza 22

Juanjo Menak Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi dau

2016 aza 22

Orkestra zuzendari gasteiztarraren ibilbidea nabarmendu dau epaimahaiak. Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emoten dau saria, urtero.
Portugaleteko Nazinoarteko Otxote Jaialdia, hilaren 23tik 27ra bitartean

2016 aza 22

Era horretako nazinoarteko jaialdi bakarra da Portugaleteko FIOP. Aurten 17. edizinoa beteko dau.
Familia osoarentzako programazinoa Bilboko zortzi barrutietan, Kultur Gabonak egitasmoari esker

2016 aza 21 Bilbo

Dobako 120 ikuskizun dagoz egitarauan: Magia, antzerkia, kontzertuak, zinema eta erakusketak, besteak beste. Bilboko Udalak antolatzen dau Kultur Gabonak.
Zortzi hiztegi terminologiko barri plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

2016 aza 21

Dagoeneko, era horretako 49 hiztegi dagoz herritarren eskura. Euskerearen erabilerea indartzeko tresna baliogarriak dirala dino Jaurlaritzeak.
Hilaren 25etik 28ra, Fun&Serious jaialdiak bideojokoen uriburu bihurtuko dau Bilbo

2016 aza 21 Bilbo

Yuji Naka omenduko dau Fun&Serious Game Festival-en seigarren edizino honek eta Erresuma Batua izango da herrialde gonbidatua.