Bizkaie!

Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen agerkari kulturala http://www.bizkaie.biz/

2014(e)tik partaide / 24316 post
Jarraitu
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia papelean eta interneten dago

2016 urr 06

Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak adierazo dauenez, hiztegia barritu eta zabaldu egin dabe. Edizino barriak 37.884 sarrera dakarz.
El hombre de las mil caras

2016 urr 06

Paesarena egiten dauen Eduard Fernándezen lana bikaina da eta Donostiako Zinemaldian irabazitako Zilarrezko Kontxa saria ondo merezidutakoa da.
Durangoko Azokara doan jentearen ohiturak eta jarrerak ikertu ditue

2016 urr 05

Deustuko Unibersidadeko Euskal Gaien Institutuak, Siadecok eta Gerediaga alkarteak egin dabe ikerlana. Etorkizuneko azokea zehazteko datu baliagarriak lortu dituela dinoe.
'Everything is Changing' disko barria besapean, hemen dira The Allnighters

2016 urr 05

Diskoa Madrilen aurkeztuko dabe urriaren 31n; hortik aurrera: zemendiaren 12an, Elorrion; abenduaren 17an, Ermuan; 23an, Bilbon; eta 30ean, Gasteizen.
Urriaren 15ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen udagoieneko fasea

2016 urr 05 Bilbo

Bost kanporaketa eta hiru finalaurreko egongo dira. Zortzi onenek Bilboko Miribilla kiroldegian jokatuko dabe finala, abenduaren 17an.
Galeseko gobernuak euskerearen hurrengo hamarkadetarako hizkuntza plangintzeagazko interesa azaldu dau

2016 urr 05

Galesko Gobernuak hurrengo hamarkadetarako hizkuntza-plangintzea abiatu dau, 2050. urterako galesereak miloe bat hiztun izatea helburu hartuta.
Astola urtekariaren 10. zenbakia kalean da

2016 urr 05

Astola orain 10 urte jaio zan, Durangaldeari buruzko ikerketa gaiak eta historia aldizkari baten batzeko helburuagaz, baina adituen arlotik atara eta edonork ulertzeko moduan landuz eta erakutsiz.
Bilboko Zirkuituak uriko auzoetara eroango dau antzerkia

2016 urr 05

Gaurtik abenduaren 2ra, bederatzi euskal konpainia eta artistak hamaika emonaldi eskainiko ditue, Zirkuituaren 15. ekitaldian.
Getxon dago Jose Antonio Agirre lehen Lehendakaria ardatz dauen 'Gure izaeraren ispilu' argazki-erakusketea

2016 urr 04

Getxoren ostean, erakusketea Leioako UPV/EHUra, Deustuko Unibersidadera, San Mamesera eta ETBren Bilboko egoitzara eroango dabe.
Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days, 'Artistas en ruta' egitasmoko zirkuituan

2016 urr 04

2017ko lehenengo seihilekoan hainbat emonaldi emongo ditue egitasmo horretarako aukeratutako taldeek. Euskal musikearen ordezkari izango dira Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days.  
'Laban', barikutik aurrera euskeraz

2016 urr 04

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren barikuan, urriaren 7an, Laban filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.
Hemen dira Zinexit Topaketak eta Zinexit

2016 urr 04

Zinexit Topaketeak aurrea hartu deutso Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzeak urtero antolatzen dauen  Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketeari.