Azken egunetan zalantza ugari sortu zaizkigu; Bilbon antolatuta zeuden ekintza asko bertan behera geratu dira eta Bilboko Udaleko teknikariek jaiak ez antolatzea aholkatu digute. Gainera, Deustuko Jai Batzordeak ez dauka egun egoera honi aurre egiteko baliabiderik eta hainbeste lan egin ostean, pena handiz erabaki horren berri eman behar dizuegu.
Deustuko Jaiak dira urtean zehar antolatzen dugun ekintzarik garrantzitsuena, Jai Batzordearen diru-iturririk handiena. Orain arte montatutako azpiegitura guztia 11.000 euroko zorra ekarriko dio Deustuko Jai Batzordeari eta, momentuz, ezin dugu aurreratutakoa ordaindu. Datorren asteotan galera ekonomiko honi aurre egiteko neurriak iragarriko ditugu eta deustuar guztion laguntza ezinbestekoa izango da egoera larria gainditzeko.
Amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu denbora luzez gure jaiak antolatzen jardun duzuenoi, babesa erakutsi diguzuen guztioi (konpartsa, komertzioak, kuadrilak…), jaietan parte hartzen duzuen lagunoi eta jaietara hurbiltzen zareten guztioi. Jakizue, gure esku dagoen guztia egingo dugu jaiak urtean zehar antolatzeko, Deustu ezin baita jairik gabe geratu!
Erabakia ulertuko duzuelakoan,
Deustuko Jai Batzordea