Aresok 23 urte daramatza Udalean lanean. Hiriaren Antolamendurako Bulego Nagusian nahiz Bilbao Ría 2000 sozietatearen sorreran paper esanguratsua jokatu du. Baita denbora tarte horretan guztian Bilbok izan dituen alkateek harturiko eta bultzaturiko erabakietan ere. Hirigintzari loturiko erabaki handi guztien atzean egon da. Horregatik, haren izendapena agortua dagoen hiri eredu bati segida ematea baizik ez da. [...]
Osorik irakurri