Ikasgela gehiago eta ordutegia luzatzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2014ko eka. 4a, 18:26

Ikasgela gehiago eta ordutegia luzatzea eskatu du EHBilduk azterketa garaietarako. Gaur selektibitateko azterketa hasi da baina unibertsitatekoak ekainaren bukaerararte luzatuko dira.Honen aurrean EHBildu udal taldeak ikusi ahal izan duenez, ikasteko bideratzen diren gelak exkaxak dira Bilbon eta behar hau handitu egiten da asteburuetan. Hori dela eta, ilara luzeak ikusten ditugu liburutegietako atarietan. Honen aurrean, Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak udal gobernuari eskatu dio ikasteko gela gehiago ireki ditzala eta honekin batera gela hauen ordutegia luzatu dadila.