EH Bildu Udal Taldeak positiboki baloratu du aurtengo Aste Nagusiak emandako guztia. Koalizio soberanistaren ustez, jai eredu herrikoi eta parte hartzailea indarberrituta atera da eta Bilboko Konpartsak zoriondu ditu haren konpromiso desinteresatuagatik. Jai Batzorde mistoan EH Bilduren eleduna den Aitziber Ibaibarriaga bozeramaleak azpimarratu du “jai eredu honek funtzionatu egiten duela herritarrok harekin bat egiten dutelako”. […]