Alde batetik, erabaki hau zentzugabekeria iruditzen zaigu. Logika hori erabiliz, jai guztiak larunbatetan ospatu beharko lirateke. Inork abuztuaren 15a, Begoñako Birjinaren eguna, dataz aldatzea proposatuko luke larunbat batean ospatzeko? Pentsaezina.
Bestetik, erabiltzen den argudioa ez da egia. Merkatariak eta ostalariak data aldaketaren aurka agertu dira, salmentarako egun bat galduko dutelako.
Aurten gertatzen ari denak entitate finantziario baten eskuetan egoteagatik Santo Tomaseko ospakizun herrikoia ez dituela baserritarren eta herritarren interesak asetzen berrezten du.
Santo Tomaseko azoka gero eta gehiago BBKren azoka bihurtzen ari da. BBK-k erabakitzen du noiz eta nola ospatu behar den, aldaketaren aurka agertu diren Alde Zaharreko merkataritza eta ostalaritzaren egoeraren aurrean sentikortasunik erakutsi gabe.
Gertaera honek Udalak Santo Tomaseko azokan BBK-k egiten duen antolaketari buruzko hausnarketa bat egitera behartzen du eta mahai gainean jarri dezala azoka zuzenean kudeatzea herritarrak eta sektorearen interesen amankomunak lehenetsiz, Bizkaiko hainbat herriek egiten duten bezala.