Kanpo igerilekuetako gain-edukierak existituko ez balira bezala ari dira EAJ eta PSOE

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2015ko ira. 24a, 18:19

Udan kanpo igerilekuetan aldiro gertatzen diren gain-edukiera egoerak ekiditeko asmoz, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du gaurko Udalbatzan hiriko kanpoaldeko igerilekuetara sarbidea errazteko tornu elektronikoak jartzeko, erabiltzaile eta bainularien segurtasuna bermatzeari begira. “Bilbok ez du kanpoaldeko igerilekuen benetako eskaintza betetzen duen kirol instalazio nahikorik, hori dela eta gain-edukiera arazoak gertatzen ari dira” salatu du Zubizarretak. […]

Osorik irakurri