Informazio eta Agerraldi Organoa oposizioak Udal Gobernuaren lana fiskalizatzeko duen tresna urrienetariko bat da. Legegintzaldi hasieratik oposizioak eskatutako agerraldiak, inolako arrazoirik gabe, atzeratzen zirela ikusi izan dugu. Agerraldiak ez deitzea ez da bidezkoa, eta ez dator bat Gobernuak aurkeztutako Kalitate Instituzionalerako Konpromiso, Jokabide eta Gobernu onerako Kodearekin. Agerraldiak ez deitzeak oposizioaren lana oztopatzea du helburu. […]
Osorik irakurri