Aurreikusita dago datorren urtean 7.000 pertsonek udal-etxebizitza eskatzea; erabilgarri dauden etxe kopuruak eskaeren erdiak ere ez du asebetetzen. Aitziber Ibaibarriaga EH Bildu Bilboko bozeramaileak udal-etxebizitza kopurua handitzea eskatu dio Udalari. Eskaera hori 2004-2016 urteetarako aurreikusita zegoen inbertsio plana bete ez ostean egin du Ibaibarriagak. Datorren urterako alokairuan emateko jabetza publikoko 6.000 etxebizitza izatea aurreikusten zen. […]
Osorik irakurri