Hurrengo Udalbatzarrean EH Bilduk Pagasarribide eta San Justo arteko bidegurutzean disuasio-aparkaleku bat eraikitzea eskatuko dio Udalari. “Helburua Pagasarri eta inguruko mendietara igotzen direnen segurtasuna bermatzea da”, azpimarratu du Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotziak. “Bilbotarren aisiarako Pagasarri mendia garrantzitsua da. Hiriaren arnasgunea ere bada mendia. Astebururo ehundaka bilbotar hurbiltzen dira inguruneaz eta Ganekogorta bezalako hurbileko mendietaz disfrutatzera”, […]
Osorik irakurri