EH Bilduk proposatuta gaurko Udal Osoko Bilkurak PPren abstentzioarekin eskatu dio Udal Gobernuari: Hurrengo HAPOan Begoñako hilerriaren lur sailak “berdegune” izendapena mantentzea, espazio hau herritarrei zabalduko zaien parke batean bihurtu dadin, garrantzi historiko, artistiko edota arkitektonikoa duten elementuak mantenduko dituelarik. Parke honek izan ditzakeen erabilera anitzak diseinatzeko, prozesu parte-hartzaile bat bultzatzea, udaleko teknikariek osatutako taldearen, […]