Indautxuko Eskoletako geletan ikasleek jasan behar duten beroa salatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2017ko eka. 22a, 13:18

Eskolako gurasoekin batera egindako agerraldian, udal taldeak esan du Hezkuntza zinegotziari azalpenak eskatuko dizkiotela. Alba Fatuarte EH Bildu Bilboko zinegotziak Indautxuko Eskoletako gurasoekin batera agerraldia egin du. Bertan umeek geletan jasan behar duten beroa salatu dute.

“Ikasturtea bukatzear da eta, beste urte batez, ikasgeletako beroaren arazoa ez da konpondu”, salatu du Fatuartek. Gurasoek baieztapen horrekin bat egin dute eta gogoratu dute 400 umek ikasten dutela bertan. Azken egunetan geletan zegoen beroarengatik klasea pasiloetan jaso behar izan duten umeak, hain zuzen ere.

Fatuartek gogoratu du ez dela une zehatz batean ematen den arazoa. “Urte guztian arazo bera daukate. Neguan ezin dute berogailua tenperatura egokian jarri eta udan, eguzkiagatik, tenperaturak gora egiten du, batez ere Autonomia kalera begira dauden ikasgeletan”. Zinegotziak azpimarratu du nola azken egunetan geletan 30 graduko temperatura pairatu behar izan duten ikasleek. Araudiaren arabera, horrelako tenperaturak arriskutsuak dira.

Zinegotziak esan du egoera bera beste ikastetxe batzuetan errepikatu dela. “Gure ustez, honek zerikusia du Bilboko eskola publikoetan egiten den inbertsio eskasarekin. Hori dela eta, beste behin ere, eskola publikoari baliabide gehiago ematea eskatzen dugu hirian kalitatezko hezkuntza izateko”.

Agerraldi eskaera

Egoera horren aurrean, EH Bilduk Koldo Narbaiza Kultura zinegotziaren agerraldia eskatu du. Udal taldeak jakin nahi du zenbat ikastetxe dauden egoera berean eta zein neurri hartuko diren arazoaren aurrean.