Fatuartek gogoratu du “erasoa” gotzaindegiaren salaketen ondorioz eta Aburtoren atzoko adierazpen “moralizatzaileen” ostean jazo dela. “Onartezinak dira umore, kritika soziopolitikoa eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoak”, adierazi du.
Fatuartek salatu du Bilboko Konpartsek 1978etik lanez eta umorez eraikitako Aste Nagusia eta Bilbok hiri irekia eta anitza bezala duen irudia erabat kolpatuta atera direla eraso honen ondorioz. “Ari gara hitz egiten aste batez, non subertsioa eta aldarrikapena presente egon diren, eta egongo diren beti jai esparruan, are gehiago, berezko ezaugarriak ditu Aste Nagusiak, batzuei gustatu ez arren”.
Bukatzeko, EH Bilduren zinegotziak azpimarratu du Europa osoan Charli Hebdo aldizkari satirikoak Mahomari buruzko txisteak adierazpen askatasuntzat jo izan diren bitartean, “hemen oraindik gelditzen dira epaile batzuk estatu konfesional batean bizi bagina bezala aritzen direnak”.