Izaskun Guarrotxena EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, udaltzaingoen aukeraketa modu berria atzerapauso bat da eta sustatu nahi omen den hurbiltasunezko polizia ereduaren kontra doa. Guarrotxenak esan duenez, “ez da koherentea hurbiltasuneko poliziaz hitz egitea eta gero aukeraketa Bilboz kanpoko erakunde baten esku uztea”.
Gogoratu behar da Bilbo izango dela hiriburu bakarra non udaltzaingoak Arkautek egindako azterketaren bidez aukeratuko diren. Hamabi herrietako lanpostuak betetzea du helburu azterketa horrek; horietatik 25 lanpostu Bilbori dagozkio.
“Bilbo bezalako lekuetan beharrezkoa da udaltzaingoek hiriaren errealitatea ondo ezagutzea. Aukeraketa beste baten esku uztea sustatu nahi zen udaltzaingo ereduaren kontra doa. Udal gobernua inkoherentea da”, azpimarratu du zinegotziak.