Bertsoz idatzitako lehenengo tragikomedia Arriaga Antzokian estreinatuko dute Tartean Teatrokoek , goizez ikasleentzat eta arratsaldez publiko ororentzat. Zuzendaria Jokin Oregi da eta aktoreak Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Harrobia Eskenako aurre estreinaldira Ibarrekolanda Institutuko Batxilergo Eszenikoko ikasleak gonbidatu zituzten otsailaren 28an. Ikuskizunaren amaieran galdetzeko aukera izan zuten. Poz-pozik amaitu zuten astea.
