Bikaintasuna zientzian eta berdintasuna hizpide atzo Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2014ko aza. 14a, 16:58

"Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?" galderari erantzun nahian, mahai-ingurua antolatu zuten atzo Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak. Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) markoa aprobetxatuta, ikerketa arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós. Haien ikuspegi eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herrian zientzia-sisteman dagoen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek.

Mahai-inguruan esandakoak Elhuyar aldizkarian