Gazteentzako BIZILABE tailerrak Bilbon, urriaren 18tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2017ko urr. 5a, 11:51

BILBOKO UDALAK ETA ELHUYARREK AISIA-PROGRAMA ESPERIMENTAL BAT JARRIKO DUTE MARTXAN, IKASLE GAZTEEN ARTEAN IKERKETA ETA ZIENTZIA SUSTATZEKO.

Tailer erakargarri batzuk antolatu dira horretarako, urrian eta azaroan eskolaz kanpoko ordutegian egingo direnak eta aisialdian zientzia-esperimentuen bidez ikerketara hurbiltzeko balioko dutenak. Ikertzaileek eta aitorpen handia duten profesionalek gidatuko dituzte tailer horiek, eta haien bidez lortu nahi da hirian etorkizun handikotzat jotzen diren sektoreetarako interesa piztea gazteen artean.

Euskadin gazteentzat izango den lehenengo ikerketa-zentroa Bilbon sortzea du helburu plan pilotu honek; ikerketa-zentroa Bidarte eraikinean kokatuko da, Deustuko Barrutiko udaltegian.

Gazteen prestakuntza eta gaitasunak hobetzea helburu duten EAEko ikerketa-zentroen sarearen barruan ikerketa-zentro hau izango da lehenengoa. Elhuyar da ekimen honen liderra, eta Bilboko Udalak bultzatu du; beste eragile batzuen artean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du.

Fase pilotua tailerrekin hasiko da

Gazteenen artean, musika-teknolaborategi bat eta kimikarekin esperimentatzeko tailer bat jarriko dira abian; azken horretan, litxarreriaren testurak, koloreak, zaporeak eta usainak sortu eta manipulatuko dira. Batxilergoko ikasleentzat den bigarren multzoan, asmakari elektronikoak diseinatzeko eta eraikitzeko jarduera bat eta ikerketa mikrobiologiko eta bioteknologikoa erabiliz misterio kriminal bat argitzeko tailer berezi bat programatu dira.

Izen-ematea jada zabalik da, eta urriaren 18an izango da lehenengo tailerra.

Hemen informazio gehiago eta izen-ematea egiteko orria.