1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar

1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat
1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat
1. saria eta ohorezko aipamena jaso ditu Sodupeko Maitane Alonso Monasterio gazteak Bartzelonan martxoaren 22tik 24ra ospatu den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan, elikagaien inguruko ¿Cómo conservar los alimentos y no morir en el intento? lanarekin.

2017ko Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez iritsi da Maitane aurtengo Exporecerca Jove azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du, han, beste behin, bere zientzia-proiektua aurkezteko.

Elikagaiak kontserbatzeko proiektu honetan bidelagun izan ditu gurasoak, familia eta hainbat enpresa.

Maitanek, saria jaso baino ordu batzuk lehenago, bere Exporecercako esperientziaren inguruan hitz egin zigun; hemen bideoa.