Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2018ko mai. 10a, 15:20

Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egingo dute ekainaren 25-29 bitartean Bizilabe tailerretan. 12-17 urteko gazteentzako tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Elhuyarrek sustatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Hiru tailer izango dira, eta, guztira, 66 gaztek bizi ahal izango dute ikerketa, aisiarekin uztartuz.

 

TAILERRAK

1 tailerra (12-14 urte) Lurreko eta urpeko arkeologia: 22 leku

2 tailerra (12-17 urte) Kosmetiko ekologikoak: 22 leku

3 tailerra (12-17 urte) Mugikorretarako aplikazioak: 22 leku

 

DATAK eta ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, ekainaren 25etik 29ra

1 tailerra: 15:30etatik 17:30etara

2 tailerra: 9:00etatik 11:00etara

3 tailerra: 11:30etatik 13:30etara

 

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

 

IZEN-EMATEA

Bilbon erroldatu egon behar da

Ordainketa

Kuota arrunta: 15 €/ tailer

Familia ugaria: 10 €/tailer

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/tailer

Izena emateko epea: Maiatzaren 14tik ekainaren 19ra bitartean, lekuak bete arte

 

Izen-emateko formularioa eta argibide gehiago Bizilaben.