Irailaren 22tik aurrera ateak zabalduko ditu Rescue Bizilabe ihes-gelak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenearekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko materialak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da.
7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira, eta bi saio egingo dira larunbatero. Azaroaren 17a bitartean izango ditu ateak zabalik.