Irakasleentzako mintegia: "Nola lagundu gazteei STEAM proiektuetan"

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2018ko urr. 9a, 15:55

STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.

Gazteei STEAM proiektuetan laguntzen trebatzeko irakasleentzako mintegia antolatu du Elhuyarrek urriaren 23 eta 24rako, Eibarren.

Mintegian, STEM hezkuntzaren lanketaz gain, zientzia- eta teknologia-proiektuak aurrera eramateko balioen (GIHak, hezkidetza, jasangarritasuna…) lanketa nola uztartu landu nahi da.

Bertako zein kanpoko hainbat eragile elkartu dira, eta bakoitzaren bizipen eta proposamenak partekatzea da helburua, baina baita beste hauek ere:

·         Irakasleak inspiratu eta haien arteko topaketa egin:

o    STEAM hezkuntzan dauden ikerketen emaitzen berri izan.

o    STEAM proiektuetan gazteekin eskarmentua duten irakasleen eta eskarmenturik ez dutenen arteko topaketa eragin.

o    Praktika onak partekatu.

o    Eredu desberdinak ezagutu.

o    Sarea egin eta elkarri aurpegia jarri.

·         Bestelako esperientzien berri eman:

o    STEAM proiektuak lantzean balioen lanketa nola uztartu: GIHak, hezkidetza, jasanagarritasuna…

o    Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren aurkezpena egin, ibilbidearen gakoak aurkeztu, eta parte hartuko duten irakasleekin ikasturte berria koordinatu.

o    Zientzia Azokaren inpaktuaren inguruan CRECIM (UABeko Centre de Recerca per a l'Educació Científica i Matemàtica) ikerketa-taldeak egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu.

Gazteei STEAM proiektuetan laguntzen trebatzeko irakasleentzako mintegia antolatu du Elhuyarrek urriaren 23 eta 24rako, Eibarren.

 

Mintegia DOAN izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea. Hemen daude informazio gehiago, eta,izena emateko formularioa.