'Kosmetiko ekologikoak' tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2018ko abe. 17a, 09:47

Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Gero, eraman etxera egindako produktuak!

Adina: 12 – 15 urte

Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14 bitartean

Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

Prezioa: kuota arrunta: 15 €/ tailer, baina prezio bereziak egoera berezian (familia ugariak, DSBE) daudenentzat. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko urtarrilaren 8ra bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Tailerrari buruzko informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa, berriz, hemen.

BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa