2019ko otsaileko tailerra Bizilaben: 'Steam tailerra ikertzaile errealekin'

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2019ko urt. 16a, 08:32

Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. 

Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan. Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz.
 
Adina: 12 – 15 urte
Datak: ostegunetan, otsailaren 21etik martxoaren 28ra bitartean
Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.
NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42
Prezioa: kuota arrunta: 15 €/ tailer, baina prezio bereziak egoera berezian (familia ugariak, DSBE) daudenentzat. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
 
Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko otsailaren 14a bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen.
   
BIZILABE - Gazteentzako ikerketa-zentroa: aurkezpen bideoa