Tailer honetan, ikertzaile profesional baten laguntzaz eta gazte-heldu bikotea osatuz, ibaiaren eta bere arroaren inguruko hainbat atal eta ezaugarri aztertuko dira. Txango bat egingo da, eta han jasotako laginekin ibai-arroaren geomorfologia aztertuko da, emariaren inguruko azterketa fisiokimikoak egingo dira, bertako ornogabeen komunitatea aztertuko da, ibaia ekosistema gisa ezarriko da, eta abar.
Adina: 12 – 15 urte
Datak: ostegunetan, apirilaren 4an,11n, eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an
Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.
NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42
Izen-ematea eta leku-kopurua:
2019ko martxoaren 31 bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da.
Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.
Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Hemen izena emateko formularioa eta informazio gehiago.