Aurtengo Zientzia Azokan Europako hainbat kideren bisita izango dugu; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.
Eguneko programa
12:00etan Azokaren irekiera
12:00 - 15:00 / 16:00 - 18:00: Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak
12:00 - 14:30: Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak
12:00 - 16:30: Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak
UPV/EHU
· Formula Student Bizkaia. Lehiaketako monoplaza autoa eta haren elementu mekanikoak.
· Moto Student. Lehiaketako motorra eta haren elementu eta ezaugarri mekanikoak.
· Elikagaietan glutena detektatzeko tailerra.
Deustuko Unibertsitatea
· Ingeniaritza-proiektuak: fabrikazio digital aurreratua, objektu adimendunen diseinua eta mekanika, hondakinen kudeaketa eta eraginkortasun energetikoa.
· Elkarreragin sozialari buruz literatura klasikoarekin eta teknologiarekin ikasi eta gozatzeko gunea.
· Garuna ezagutzeko gune bat.
· Errealitate birtuala eta eten digitala 3.0: prebentzioa eta parte-hartzea.
· Lurralde-lehiakortasunaren behatokia.
Bele. Euskal Lutheria Eskola
· Arku-musika tresnagintza. Artisautza, soinua eta zientzia.
Bizkaia Talent
· Basque Talent Observatory: goi-mailako euskal lan-merkatuko analisia ikusteko erreminta digitala, Bizkaia Talent-eko plataforman erregistratuta dagoen edozeinek ikusteko.
· Kids&Skills erreminta: 7 zeharkako konpetentzia neurtzeko jolas-erreminta (11 urteko umeentzat zuzenduta eta beti ere euren hezkuntza-zentroarekin batera).
17:00 - 18:30: Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean.
17:00 - 20:00: Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak
19:00 - 20:00: Eszenatokian sari-banaketa
Zatoz gurekin zientziaz gozatzera!