Bizilabe proiektuaren baitan 3 motatako tailerrak eskaintzen dira:
1- 6 saioko tailerrrak: 2019-2020 ikasturtean zehar 5 tailer eskainiko dira. Ostegunetan, 18:00-19:30 bitartean, urrian hasi eta hurrengo ekaina arte
2- 'Izan ikertzaile eta asmatzaile' ikasturteko programa: hiru hilabeteko epeak oinarri hartuta, zientzia eta teknologiako 3 proiektu garatuko dira ikasturtean zehar. Astelehenean, asteartean edo asteazkenean, 17:00-18:30 edo 18:30-20:00 bitartean, aukera zabala.
3- Oporretako tailerrak: 2019-2020 ikasturtearen opor-garaietako tailerrak dira hauek. Gazteak oporretan direnean, zientzia eta teknologian ikertzeko aukera izan dezaten.
12-17 urte bitarteko gazteentzat aukera zabala zientzia eta teknologiako gaietan ikertu, asmatu eta esperimentatzeko.