uriola.eus

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian. Ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra.

Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira.

  • NOIZ: ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra
  • NON: Bilbon, Deustuko Udaltegian, Bizilabe gunean
  • ADINA: 12-15 urte
  • PREZIOA, tailer bakoitzeko15 €, eta prezio bereziak familia ugarientzat

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko azaroaren 7a bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). 

Hemen izena emateko formularioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa