“Bilbao Bizkaia D-week” Bilboko Bizilaben!

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2019ko urr. 28a, 16:26

Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 15ean, ostirala, 18:00-20:00, “Argien marrazkilari”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra.

Bilboko Bizilabe-k bat egingo du datorren azaroaren 14tik 21era ospatuko den Bilbao Bizakaia D-week diseinuaren astearekin. Hain zuzen, diseinua eta zientzia eta teknologiak bat egingo dute “Argien marrazkilari” izeneko lightpainting tailerrean.

Bi orduko tailer honetan, 12 urtetik aurrerakoek (haur zein helduek) lagunartean zein familian, argia eta argazki kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortzeko aukera izango dute. Horretarako, noski, lehenik eta behin honen atzean dagoen oinarri zientifikoa ezagutuko dute.

- NOIZ: azaroak 15, ostirala, 18:00-20:00
- ADINA: 12 urtetik aurrea. Bakarrik edo lagunekin/senideekin etor zaitezke.
- DOAN

 Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko azaroaren 7ra arte. Plaza mugatuak!