Elhuyarrek proiektu asko ditu urtean zehar neska eta emakume zientzialariak batzen dituena, eta horiei guztiei arreta berezia jarri die otsailaren 11n. Horrela, eta Bilbori dagokionez, Elhuyarrek #ErakusleihoakO11 egitasmoa jarri du martxan Deustuko, 8 dendetan. Elhuyarrek 8 emakume zientzialariri buruzko informazioa luzatu die dendariei erakusleihoa atontzeko. Hala, zientzia-emakume horien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira eta emakumeek zientzian izan duten parte-hartzea agerian jartzen lagunduko dute. Otsailaren 7tik 22ra egongo dira ikusgai. Gainera, Bilboko denda horietan, otsailaren 10ean, 11n eta 12an, emakume zientzialari horiekin erlazionatutako esperimentuak egingo dira arratsaldeetan, Bizilabeko gazteen eskutik.